Euskaraldiaren batzordea osatzeko bilera irekia egingo dute gaur
Herri batzordearen osaketa egingo dute. Arratsaldeko bilerara gerturatzeko gonbita egin diete herritarrei.
Lau HAizetara Euskaltzaleon Topagunearen talde eragile berria. Aurtengo Euskaraldiari begira jarri dira jada Errenteria-Oreretako Lau Haizetarako kideak. Herri batzordearen osaketa egingo dute, eta horretarako, bilera ireki batera deitu dituzte herritarrak. Gaur (hilak 17) bilduko dira, Lau Haizetara elkartean bertan, 18:30ean.
“Lau Haizetaran ilusio handiz eutsiko diogu erronka honi baina, denon laguntza ezinbestekoa izango da”, esan dute. Osasun neurriak bermatuko direla zehaztu dute azkenik.
