Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Ikasleen ongizatea oinarri eta autonomia helburu" dituen hezkuntza proiektura gonbidatu ditu gurasoak Orereta Ikastolak

HH, LH, DBH eta Batxilergoan matrikulatzeko kanpaina abiatu berri dute. Haur zein gaztetxoak "proiektu euskaldun, nazional eta burujabe" honetan murgiltzeko interesa duten gurasoek hilaren 28ra bitarte izango dute izena emateko aukera.

Matrikulazio kanpainarako zabaldu duten kartelaren irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2022/01/17

Orereta Ikastolak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoan matrikulatzeko kanpaina abiatu berri du. Beraz, euren haur zein gaztetxoak “proiektu euskaldun, nazional eta burujabe” honetan murgiltzeko interesa duten gurasoek hilaren 28ra bitarte izango dute izena emateko aukera. “Haur eta gaztetxoen ongizatea oinarri eta autonomia helburu dituen hezkuntza proiektu” honetan murgiltzera gonbidatu dituzte gurasoak, “Euskal Herrian, euskaran zein euskal kulturan oinarritua eta beste hizkuntza nahiz kulturei irekitakoa” baita Orereta Ikastola.

Ikastolak haur eskola zein bi urtetik aurrerako gelak eskainiko ditu datorren ikasturtean, “ikaslearen beharretatik, nahietatik, gustuetatik, jakin-minetik abiatuta”. Haur bakoitzaren senetik eta erritmotik abiatutako ikasketak dituzte oinarri, finean, Ikastolaren helburua baita haurra izan dadila bere bizitzako protagonista. Eta bide horretan, Ikastola izango dute bidelagun. “Haurra proiektu eta prozesuaren erdigunean jartzea dugu xede”, gaineratu dute Ikastolako iturriek.

Egun, LHko eraikina Añabitarten dago, “herriko arnasguneetako batean”. Ikastolaren arabera, honek konpetentziak ikasgelatik kanpo ere lantzea laguntzen du, eta horretarako, belardi eta zuhaitzez gainera, “aire zabaleko gune pedagogikoak” nabarmendu dituzte, esaterako, baso eskola, baratzea eta jolasgaraiko proiektua.

Baso eskola “hezkuntzako proiektuaren parte” dela gaineratu du Ikastolak. “Ikasgela basora eramaten da, eta aldi berean, basoan
egindakoa gelara transmititzen da”. Haur eta LHko ikasleek gozatu ahalko dute proiektu honekin.

Ikasketetan bidelagun izateaz gainera, adin eta maila guztietako ikasleentzako jangela zerbitzua ere eskaintzen du Oreretak. Eguneroko otordu guztiak bertan kozinatzen dira, garaian garaiko eta bertako produktuekin.

Ikasleak Añabitarteko, LH zein DBHko eraikinetara eramateko garraio zerbitzua ere badu Ikastolak. Informazio gehiago eskuratzeko interesa dutenek, helbide honetara idatzi edota telefono zenbaki honetara hots egin dezakete: 943 52 03 97

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.