Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Laguntzaile sareari eskerrak emango dizkio bihar Hibaikak

Arraun txiki bat oparituko diete, "arraunean jarrai dezagun, bai gaur, bai etorkizun hurbilean, elkarrekin indartsuagoak garelako".

Banderarik eskuratu gabe igaro dira azken asteburua [Irudia: Hibaika] Banderarik eskuratu gabe igaro dira azken asteburua [Irudia: Hibaika]
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2022/01/17

Hibaika Arraun Elkarteak bere masa soziala handitu eta herrian babes gehiago lortu nahi du, hori izango dute hurrengo erronka. Bide horretan, azken urte eta hilabeteetan alboan izan dituen laguntzaileak eskertu ditu klubak. Hala, bihar (hilak 18), 19:00etan, “modu sinbolikoan” arraun txiki bat oparituko die laguntzaile sarea osatzen dutenei, “arraunean jarrai dezagun, bai gaur, bai etorkizun hurbilean, elkarrekin indartsuagoak garelako”.

Klubak aitortu du COVID-19aren pandemia “gure gizarteko onena eta txarrena ateratzen ari dela”, eta ikuspuntu horretatik zorionekotzat jo du “geure burua gure gertuko kolaboratzaileek erakutsi diguten laguntza eta konplizitatea”. Arraunlariei balioak transmititzea eta herriaren izena Kantauri isurialde osoan ikustaraztearen garrantziaz hitz egin dute, baina hori guztia “ezinezkoa izango litzateke klubaren egunerokotasunari eusten dion laguntzaile sare eskuzabal hori gabe”, haien hitzetan.

Hurrengo helburua herriko beste sektore batzuekiko konplizitateak ehuntzea dute. “Sektore horiek, agian, gure kiroletik pixka bat urrunago egongo dira, baina haien formara ere jarraitzen digute, eta gure proiektuan beren aletxoa eman dezakete, guztiok baikara beharrezkoak”, gaineratu dute klubeko kideek.

Egun, Hibaikak 110 kirol fitxa inguru ditu, eta ehun bazkide baino gehiago, “azken urteotan lortutako lan gogorraren eta emaitza bikainen ondorioz”. Hala eta guztiz ere, klubak nabarmendu du zifra horiek transmititzen dutena baino handiagoa dela taldearen eragin soziala.

Amaitzeko, proiektura batu nahi duten saltoki edo erakunde guztiei euren hondar aletxoa jartzera gonbidatu dituzte, “etorkizuna gaur bertan hasten baita”.

Sare handia
Laguntzaile asko eskertuko dituzte biharko ekitaldian. Papresa, Altzate Berri, Jamones Ancin, Susperregi Edukiontziak eta udala eskertuko dituzte lehenik, horiek baitira babesle nagusiak; Michelena y Lecuona, Etxeondo, Rosmi, Carrocerias LB, Innovahotel eta Begi Optika esponsorrei ere eskertza egingo diote; eta azkenik, laguntzaileak aipatu ditu klubak: Pumpkin, Laboral Kutxa, Oarso Hileta Zerbitzuak, Arana Zrtbitzu Grafikoak, Errenkoalde-Ostari-Errenteriako Merkatua, Orereta Asesores, Aterpe Inmobiliaria, Valentin Foto/Bideoa, Sorgintxulo zapatagintza, Samar Administrazioak, Salto Systems, Gure-Bus, Cine Reyna Taberna, Gailur Taberna, Bar Maite, Bar Viteri, Arkaitza Taberna, Gamon 14 Taberna eta Landare Taberna.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.