Sei bertsolari hartuko ditu Juanba Berasategik otsailaren 5ean
Bixi Bixik antolatuta, IV. Bertso Saioa eskainiko dute Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Jon Maia, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus eta Eli Pagolak.
IV. Bertso Saioa antolatu du Donibaneko Bixi Bixi Elkarteak otsailaren 5erako (larunbata), Juanba Berasategi auditorioan. Saioa 18:00etan hasiko da.
Gaiak Amaia Agirrek jarriko dizkie oholtza gainean arituko diren honako bertsolari hauei: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Jon Maia, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus eta Eli Pagola.
Sarrerak eskuragai daude dagoeneko barrutiko Berezi okindegian, eta baita 667 722 144 telefonoaren bitartez ere.