Kultur aniztasuna sustatzen duten proiektuei zuzendutako diru laguntzen eskaerak egin daitezke

Irabazi asmorik gabeko elkarteek egin ditzakete eskaerak, eta otsailaren 4a da horretarako azken eguna.

Kultur aniztasunaren gainean sentsibilizatzeko eta kulturarteko heziketaren alorreko proiektuak diruz laguntzeko eskaerak egiteko epea ireki du udaleko Kultur Aniztasun, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen sailak.

Irabazi asmorik gabeko Errenteriako elkarteei zuzendutako diru laguntza da, eta helburua, elkarbizitza helburu duten proiektuak bultzatzea da. Esleipenak egiteko irizpideen informazioa, eta oro har, informazio guztia, lotura honetan irakur daiteke. 

ZU arreta zerbitzuan, postaz mezu bat bidaliz edo internet bidez egin behar dira eskakizunak, eta otsailaren 4 arte dute interesdunek epea zabalik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.