Oiartzungo mutilek garaipena lortu dute ongi itxitako partidan
Azken sailkatuaren etxean jokatu dute Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek. Neskek arerio zuzen baten etxean banaketa eskuratu dute.

Andoainen garaipena lortuta, argazkia atera zuten OKEkoek [Arg.: @oiartzunKE_].
Mutilen talde nagusiak morala altxarazteko moduko garaipena lortu du Andoainen. Ez da klubaren denboraldi onena izaten ari, eta asteburuan Euskalduna azken sailkatuaren etxean jokatu zuten. Irabaztea derrigorrezkoa zen, eta hala egin zuten.
Gauzak ez ziren ongi hasi, baina. Etxekoak aurreratu ziren lehen zati aspergarrian. Hala ere, atsedenaldia iritsi baino lehen berdintzea lortu zuen Aitzuri Noblek. Bigarren zatian gauzak aldatu, eta Oiartzunek menperatu zuen jokoa. Unai Kortajarenaren golari esker lortu zituzten hiru puntuak.
Neskek, berriz, puntu bat urratu zuten Igorren. Arratia arerio zuzenaren kontra neurtu zituzten indarrak, eta Amaia Irastorzaren gol bati esker puntu banaketa egon zen.
FUTBOLA
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Arratia — Oiartzun: 1-1.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Euskalduna — Oiartzun: 1-2.
Emakumeen Ohorezko Erregional Maila
- Arizmendi — Oiartzun: 2-5.
Gizonen Gorengo Maila
- Oiartzun — Sanpedrotarra: 0-1.
Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea
- Oiartzun — Elgoibar: 1-2.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Martutene — Oiartzun KE: 4-2.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna — Getariko KETA: 6-10.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Ama Guadalupekoa Basket — Oiartzungo Saskilagunak: 66-32.
Emakumeen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunak — Erroibide Urbycolan: 32-64.
