Txost eta Oiarperen asteburuko partidak (2021-01-27)

Txosteko lau bikotek jokatuko dute Madalensoron, horietako bik elkarren kontra. Oiarpeko pilotariek bost partida jokatuko dituzte, horietatik bakarra etxean.

txost joko garbi Joko Garbiko partida jokatuko dute asteburuan.

Oiarpeko esku pilotarien kartelera ohikoa baino murritzagoa izango da asteburu honetan. Bihar —ostirala— eta etziko partidak kontuan hartuta, bost norgehiagoka jokatuko dituzte denera.

Partida bakarra izango dute etxean. Madalensoroko partida bihar arratsaldean izango da, 18:45ean hasita. Oiarperen partiden kartelera hemen klik eginda ikus daiteke.

Txosten kasuan, berriz, hiru partidatan izango dira protagonista. Horietako batean, klubeko bi bikotek elkarren artean jokatuko dute.

Ostirala, hilak 28 (19:30ean hasita)
  • Txost 1 – Txost 2 (Joko Garbi Nagusiak, Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketa).
  • Txost 1 – Altzatarra (Larruzko Paleta Nagusiak, Udaberri Txapelketa).
 
Larunbata, hilak 29 (19:00etan)
  • Txost – Errepala (Gomazko Paleta 22 urtez azpikoak, Gipuzkoako Txapelketa).

Horrez gain, pala txapelketa irekiko partidak ere jokatuko dituzte, larunbat eta igande goizean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.