Urkabe eta Benetan enpresak bisitatu dituzte Oarsoaldea eta udaleko ordezkariek

Gourmet Okin Taldearen bi enpresek egiten dituzten lanak ezagutu dituzte garapen agentzia eta udaleko ordezkariek.

urkabera bisita Udaleko eta Oarsoaldeako ordezkariak, Gourmet Okinekoarekin.

Errenteriako Udaleko eta Oarsoaldea Garapen Agentziako ordezkariek Urkabe zein Benetan enpresak bisitatu dituzte gaur.

Udalaren aldetik, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Eneko del Amo Garapen Ekonomikoko zinegotzia joan dira, eta Oarsoaldeako ordezkariak Fernando Nebreda kudeatzailea eta Joseba Fino enpresa teknikariak izan dira.

Bi enpresak Gourmet Okin Taldekoak dira, eta Saioa Torralba zuzendari komertzialak azaldu dizkie taldearen negozio-lineak.

Ondoren, Jose Ramon Jaca industria-zuzendariaren eskutik, Urkabe —urdaitegian adituak— eta Benetan —kroketetan espezializatutako aurrekozinatuak— enpresen lantegiak ezagutzeko aukera izan du ordezkaritzak.

Udalak adierazi duenez, bisita hori Errenteria-Oreretako ehun sozio-ekonomikoa “ezagutu eta babesteko” udal jardueraren barrukoa da.

urkabe eta benetan

Benetan eta Urkabe enpresen lana ezagutu dute bertatik bertara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.