AEK-ko ikastaro trinkoak, otsailetik ekainera
Eskolak otsailaren 16an hasiko dira, astelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:00era. Ikasleek B1, B2 eta C1 mailak prestatu ahal izango dituzte.
Xenpelar AEK euskaltegiak abian ditu jada ikastaro trinkoak. Otsailetik ekainera izango dira, eta ikasleek B1, B2 eta C1 mailak prestatu ahal izango dituzte. Eskolak astelehenetik ostegunera izango dira, 09:00etatik 13:00era otsailaren 16tik aurrera.
Langabetuek dohainik jaso ahal izango dituzte euskara klaseak errolda agiria eta Lanbideko agiria aurkeztuta. Gurasoen kasuan, berriz, 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabaren bat badute, matrikularen %20a ordainduko dute, hau da, matrikulan %80ko deskontua izango dute. Gurasoei dagokionez, errolda agiria eta familia-liburua aurkeztu beharko dituzte. Ikasle guztien kasuan gutxieneko asistentzia %85ekoa izan beharko da.
Informazio gehiagorako, euskaltegitik adierazi dute interesdunak euren egoitzatik pasa daitezkeela, 943 34 02 33 telefonora dei dezaketela edo orereta@aek.eus helbide elektronikora idatz dezaketela.