AHTaren ibilbideak Oiartzunen izango duen eragina aztertuko dute
Otsailaren 8rako hitzaldia antolatu dute hiru taldek. Karlos Murua Eguzkiko kidea merkantzietarako trenari buruz arituko da.
Aldaketaldia 2022ren barruan, hitzaldia antolatu dute otsailaren 8rako. Zehazki, Abiadura Handiko Trenaren merkantziak eramateko ibilbideak Oiartzuni nola eragingo dion izango dute hizpide.
Karlos Murua Eguzki talde ekologistako kideak emango du hitzaldia. Udaletxeko pleno aretoan izango da, 18:30ean hasita. Eguzki, Grupo Oarso Taldea, AHTrik ez eta Ekologistak Martxan taldeek antolatu dute.