Errepide zein parkingetan margotzeak egin ditu udalak
Hainbat auzotan margotze lanak egin dituzte, trafiko antolakuntza hobetze aldera. Motorrentzako aparkeluak sortu dituzte.
Mugikortasuna eta trafiko antolaketa hobetzeko hainbat margotze lan egin ditu Oiartzungo Udalak. Herriko lau auzotan esku hartu dute.
Bide margotzeak egin dituzte Altzibar eta Elizalde artean (Kaleberriatik Santusenera) eta Elizalden, Rafael Pikabea etorbidean.
Aparkalekuak ere markatu dituzte Altzibarko Kaleberrian baita Ugaldetxoko futbol zelaian ere.
Motorrentzako guneak
Udalak jakinarazi duenez, motorrentzako aparkaleku berriak ere sortu dituzte beste hiru auzotan.
Gune berri horiek non dauden zehaztu dituzte udaleko iturriek: Arraguako Ganboxa eta Iturrine kaleetan; Altzibarren, Olalden; Elizaldeko Iparralde etorbidean, Sibelutsen eta Arraskuelarren.
Horrez gain, zamalanetarako gune berri bat sortuko dutela adierazi dute, kasu horretan Iparralde etorbidean. Laster hasiko dira lanak.