Oiartzun Kirol Elkarteko ia talde guztiek garaipena lortu dute

Mutilen talde nagusiak garaipen garrantzitsua lortu du Mondragonen kontra. Nesken hirugarren taldea izan da irabazi ez duen bakarra.

Oiartzun KEko mutilen talde nagusiak garaipen polita lortu zuen pasa den larunbatean, Ugaldetxon, Mondragonen kontra. Arrasatearrak arerio gogorra ziren, bosgarren postuan baitzeuden, baina oiartzuarrak hiru puntuak eskuratzeko gai izan ziren.

Garaipen horrekin jauzi txiki bat eman dute sailkapenean. Orain hamabigarren postuan daude oiartzuarrak, 25 punturekin, 21 jardunaldi jokatu ondoren.

Nesken zein mutilen bigarren futbol taldeek ere garaipena lortu zuten, eta nesken hirugarren taldea izan zen punturik urratu ez zuten bakarrak, Hondarribiaren etxean jokatuta.

Areto futboleko bi taldeak ere nagusi izan ziren jokatutako norgehiagoketan, eta saskibaloikoentzako asteburu txarra izan da.

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Nazional Maila

  • Oiartzunek atsedena izan du asteburu honetan, bertan behera geratutako partidak jokatzeko baliatu baitute.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun — Mondragon: 2-0.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun — Urnieta: 1-0.

Gizonen Gorengo Maila

  • Oiartzun — Dunboa Eguzki: 1-0.

Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea

  • Hondarribia — Oiartzun: 2-1.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun KE — Antiguoko Fontaneria Iribarren: 7-5.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Eskoriatza — Miren Taberna: 1-4.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak — ZAST Zarautz: 35-57.

Emakumeen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak — Easo Araxes: 35-41.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.