2022/2

Ostiraletan, truk txapelketak Pagoan

Urteko lehen saioa ostiral honetan egingo dute, 21:00etatik aurrera. Bikoteen izen ematearen prezioa 15 eurokoa da.

Xoxolurrekin, Nafarroara irteera hilaren 13an

Eskas (Artikutza)-Izu (829 metro)-Arantxa bidea egingo dute igande honetan. Izena emateko epea zabalik dago, Orki tabernan.

"Ardurak hartzeko jende faltagatik", Piztu Lezok ez ditu inauteriak antolatuko

Sare sozialen bidez taldeak jakinarazi duenez, aurten ez dituzte inauteriekin harremana duten ekitaldiak eta jarduerak antolatuko.

kabia oiartzun

Antzerki dosi bikoitza, igande arratsalderako

Xanti Agirrezabalaren 'Satiro' eta Jone Bengoaren 'Kabia' antzezlanak ikusteko aukera egongo da igandean. Sarrerak salgai daude txokolategian.

oiartzunke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-02-07)

Nesken lehen taldeak Zarautzen galdu du, eta mutilenak garaipenaren bidea aurkitu dute berriro. Saskilagunen mutilen taldeak ere, garaipena.

Energia Berriztagarrien Komunitateko Talde Sustatzailea osatzeko bilera, asteazkenean

Udalak Energia Berriztagarrien Komunitateko Talde Sustatzailea osatzeko bilera antolatu du asteazkenean, 18:30ean Reina Aretoan. Herritar oro gonbidatu dute saioan parte hartzera.

Mikel del Val

Errenteriako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-02-07)

Touringeko mutilek sendo jarraitzen dute lidergoan Amaikak Bat menpean hartu ondoren (4-1). Ostikok, azkenean, sasoiko bigarren garaipena lortu zuen Tolosan 3-4 nagusituta.

Mikel del Val

Oiartzungo Feministen Asanblada gaur bilduko da

Gaur arratsaldean Munanierren elkartuko dira Oiartzungo mugimendu feministako kideak. Ordu eta erdi inguruko luzera izango du batzarrak.

Datorren asteazkeneko bilerara deitu du SOS Antxok

Koordinakundeak "poza" ageriko egin du bilera lekualdatu izanagatik, eta antxotarrei dei egin die topaketan "modu aktiboan" parte har dezaten.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-02-07)

Denetik izan da Lezoko kirol taldeen asteburuan. Nabarmentzekoa izan da areto futboleko bi taldeek etxean irabazi dutela.

Gehiago