2022/3

Kultura eta artearen eremuan ere, jasangarritasunaz jardungo dute

Datorren martxoaren 31n, sorkuntzaren inguruko eskualdeko eragileek ekonomia zirkularraren inguruko ikastaroa jasotzeko aukera izango dute.

Ibai-Ondoren eraberritzea laguntzeko, herri afaria Tiñelun

20 urtez Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz "bahituta" izan ondoren, Ibai-Ondo berritzeko kanpaina abiatu du Tiñeluk.

Harrera familiak behar dituzte Saharako haurrek

Dagoeneko martxan jarriak dira Bixi Bixi eta El Watan elkarteak udan saharar haurrei etxea bilatzeko. Harrera familia gehiago behar dituzte.

[Erreportajea] Zalantzazko zimenduetan eraikitakoa

Apirilean Arramendi pasealekuko 3, 5 eta 7 atarietan bizi diren 30etik gora bizilagunen babes ofizialeko alokatze-kontratuak iraungiko dira. Arriskuan dira, enpresa sustatzaileak salgai jarri nahi baititu etxeak.

San Markoko erromeria

San Marko Eguna prestatzeko bilera, Merkatuzarren

Errenteriako Udalak parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bilera martxoaren 17an izango da, 19:00etan.

aia murala pintaketa

AIAren muralaren gainean pintaketa egin dute

Festetan animaliarik ez erabiltzea nahi duen taldeak hilerri ondoan egindako muralean "izorratu" dietela salatu du.

onintza etxebeste

Onintza Etxebeste Lirasek 'Baserri hedatua' aurkeztuko du hilaren 18an

Bere tesian oinarritutako liburua argitaratuko du oiartzuarrak, Kutxa Fundazioaren eskutik. Tabakaleran aurkeztuko du baserria oinarri duen lana.

Haritz Mujika, Amorebietaren entrenatzaile

Iñigo Velezen ordez hartu du Amorebietaren lehen entrenatzaile kargua. Igandean du estreinako partida, Eibarren.

Enpatikonomia, enpresentzeko jardunaldia Zinealdean

Jardunaldia Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatu du, eta martxoaren 25ean izango da.

hamazazpigarreanean aidanez

'Geuretik sortuak'-en aterpean sortutako liburua aurkeztuko dute hilaren 15ean

Udalbiltzaren egitasmoan parte hartu duten hamasei idazleen 'Hamazazpigarrenean agidanez' liburua aurkeztuko du Mattin komikilariak.

Pintxo-potea eta Korrikako tonbola, ostegunean Arkaitzan

Oreretako Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan, pintxo-potea eta Korrikako tonbola antolatu dira ostegunean Arkaitza Tabernan.

Mikel del Val

Jatorri askotariko emakume pasaitarrek bat egingo dute berriro ostiralean

Trintxerpen izango da topaketa. Kera elkarteak hitzaldia eskainiko du bertan, emakume ijitoak, giza eskubideak eta komunikabideak hizpide.

Desgaitasunen estereotipoekin hausteko testigantzak

Desgaitasuna duten pertsonekiko dugun begirada aldatzeko helburuarekin, Hegalak Zabalik Fundazioak hitzaldiak antolatu ditu. Lekuonan izango dira datorren astean.

Mikel del Val
tipularen sehaska kanta oiartzun

'Tipularen sehaska kanta' dokumentala Oiartzunen, hilaren 31n

Lander Garrok kartzela eta gaixotasuna aztertzen duen ikus-entzunezkoaren emanaldia antolatu du Oiartzungo Sarek.

elizalde judo elkartea 2022

Elizalde Judo Elkarteko kimuak, Euskadiko txapelketara

Hiru sailkatze fase egin dituzte, azkenekoa Errenteria-Oreretan. Bildutako puntuei esker, Euskadiko txapelketarako txartela eskuratu dute.

Adur Etxezarreta, txapeldunorde Zizurren

Adur Etxezarreta EPLEko pilotariak ezin izan zuen Zizurreko lau t'erdiko txapela bereganatu, 17-18 galdu baitzuen finalean. Gainera, EPLEko hainbat pilotari GRAVNI txapelketa jokatzeko hautatuak izan dira.

Mikel del Val

Elkar+ekin Dantzan, Lezon

Elkarteen eta bertako boluntarioen lana aitortzeko egitasmoa da Elkar+ekin. Horren barruan, dantzarien txanda izango da igandean.

Oiartzungo bost bikotek lortu dute pala txapelketako kanporaketetarako txartela

Ligaxka fasea bukatuta, kanporaketak hasiko dira datorren asteburuan. Emakumeen txapelketa ere asteburuan hasiko da, hamabi bikoterekin.

Ostalariek hitzordua dute datorren asteazkenean

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak Ticket bai sistemaren inguruko formakuntzarekin jarraituko du, eta Errenterian izango dira martxoaren 23an.

Mikel del Val
Gehiago