2022/3

Udalak progresibitatean oinarritutako zerga-politika proposatu du

Prentsaurreko bidez, 2022-2023 ikasturterako norberaren gaitasun ekonomikoen araberako udal-fiskalitate berria aurkeztu dute.

Azokako jarduerei jarraipena emateko lokala erosi du udalak

Denera bi gunez jabetu da udala, batean Azokako jarduerak birkokatuko dituzte, eta adinekoentzako eguneko zentro bat bihurtuko dute bestea.

Antxoko Jai Batzordeak bizilagunen parte hartzea eskatu du

Datorren asteartean egingo duten bileran parte hartzera deitu dute, "herriko tradizioek jarraipena izan dezaten".

Lehen Arretaren egoera salatzeko, ESK sindikatuak protestara egin du dei

Datorren asteartean, martxoaren 30ean, Errenteriako Iztieta osasun zentroan elkarretaratzea egingo du sindikatuak, eguerdiko 12:30etan.

tamara muruetagoiena
Tamara Muruetagoiena. Estebanen alaba.

"Nire aitaren memoriaren aldeko lanean jarraituko dut, erreparatu arte"

Udalak Esteban Muruetagoiena medikua zenari aitortza egingo dio bihar. Tamara alaba izango da bertan; justiziarik egin ez dela esan du, eta horretarako lanean ari dela.

[Erreportajea] Motorrak itzaltzera behartuta

Erregaien igoerak bereziki bultzatuta, greba egiten ari dira azken egunetan Oarso Bidasoko garraiolari gehienak, «itota» baitaude aspalditik. Bi kamioilariren testigantzak jaso ditu HITZAk.

[Erreportajea] Arartekora jo dute, «gatazkak eztanda egin ez dezan»

Trintxerpeko Ziriza eraikina berrasmatu eta bertan Rabanne Espazioa sortzearen alde lanean ari diren elkarteek herriaren defendatzailearen atea jo dute. Dagoeneko bi bilera izan dituzte.

XANTI ESPINA. TOMAS GARBIZU MUSIKA ESKOLAKO ZUZENDARIA.

[Elkarrizketa] "Musikan egunetik egunera gauzak aldatzen ari dira"

Gaur hasi eta apirilaren 10era arteko egunak bestelakoak izango dira Lezon, hobeak. Lesoinu Aste Pedagogiko Musikalaren 36. ekitaldia iritsi da, beti bezala askotariko kultur erreferenteekin.

BEÑAT GARAIAR. TXIRRINDULARIA.

[Elkarrizketa] "Denboraldia gozatu eta aprobetxatu nahi dut, eta oso pozik nago"

Denboraldi biribila darama Errenteriako Laguntasuna taldeko txirrindulari oiartzuarrak. Aurten pistako Gipuzkoako eta Euskadiko Junior Mailako txapeldun izan da, eta gehiago nahi du.

pala

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko partidak (2022-03-25)

11 norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan. Gizonen kanporaketekin aurrera egiten jarraituko dute, eta nesken ligaxkarekin.

Zortzi puntu izango ditu datorren astearteko udalbatzarrak

Ohiko plenoa egingo dute datorren asteartean, hilak 29, Arizabalo Jauregian. Mendebaldeko Saharari buruzko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk.

Datorren ostegunean, mintzodromoa antolatu du AEK-k

Korrika kulturalaren baitan, goizeko 10:00etan elkartuko dira Niessengo plazan. Aurretik, 'Uhinak' dokumentala aurkeztuko dute.

Bi igogailu berri, Aita Donostia eta Maurice Ravel kaleen artean

Lanak ekainean hasi eta urrirako amaitzea aurreikusten da. Proiektuak auzotarren mugikortasun eta irisgarritasuna hobetzea du helburu.

Ane Espina biolinista lezoarrak kontzertua eskainiko du Bilbon

Iaz zenbait sari jaso ostean, bakarlari gisa dabil. Bilboko Arriaga kontserbatorioan eskainiko du kontzertua, arratsaldeko 19:30etan.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2022-03-25)

Munttarperen emakumeen taldeek etxean jokatuko dute asteburuan. Jaixkik ere Bekoerrota izango du jokagune. Allerruren talde handienak, Lezotik kanpo.

oiarpe

Oiarperen asteburuko pilota partidak (2022-03-25)

Oiartzungo pilota elkartekoak hamabi partidatan arituko dira, gehienak kanporaketetakoak. Landa Gipuzkoarekin arituko da.

Espainiako Loteriak 30.000 euro utzi ditu Trintxerpen

Espainiako Loteriaren lehen saria kobratuko du Azkuene kaleko Odrietxe liburu dendan billetea erosi zuen saridunak.

Korrikaren festa, igandean Saldisen

11:00etatik aurrera, 22 Korrika girotzeko festa antolatu dute Oroitzene AEK-k eta Txirbilla Aisialdi Taldeak.

Gazteentzako bi sormen tailer emango ditu Eider Perezek apirilean

'Sar dadila kalabazan' saioak apirilaren 11 eta 12an izango dira, astelehen eta asteartean, udalerriko liburutegi batean.

Gehiago