2022/3

Jurgi Irurieta errenteriarrak brontzezko domina eskuratu du Belagoan

Gazteak Urdabururen izenean parte hartu du Espainiako Iraupen Eski Txapelketan.

Pasaia Itsas Festibalaren elkartasun atala aurkeztu dute

Zaporeak eta Salvamento Maritimo Humanitario erakundeek nahiz 11 enpresek bat egin dute jaialdiarekin, baina donazio gehiago behar dituzte.

Planetaren orduarekin bat egingo du udalak

Planetaren ordua larunbatean izango da, hilak 26, 20:30 - 21:30 bitartean.

Haur eskola publikoek apirilean irekiko dituzte matrikulazioak

Izen emateak apirilaren 11tik maiatzaren 9ra izango dira, eta familiek Uztargi eta Goialde haur eskolak ezagutu ahal izango dituzte hurrengo astean.

100 haur eta nerabek gertuagotik ezagutuko dituzte udal ardurak

Datorren astean zerbitzu eta mantentze lanak bertatik bertara ezagutuko dituzte ikasleek. Politikariei euren kezken berri ere emango diete.

oiartzun udalekuak

Oiartzungo udalekuetan izena emateko epea bihar zabalduko dute

Izen-ematea online egin beharko da, bihar hasi eta apirilaren 8ra arte. 400 toki egongo dira, eta gurasoentzako bilera ekainaren 17an izango da.

mendiburu 14 talde eragilea

Adinekoen espazio berriari buruzko bilerak egingo dituzte auzoz auzo

Adinekoekin aritzen diren eragileak eta udala Mendiburu 14ko espazioaren erabilera diseinatzen ari dira, baina 60 urtetik gorako oiartzuarren ekarpena nahi dute.

Udalaren eta Papresaren arteko akordioa kritikatu du Eguzkik

Kamioi astunen zarata, usaina eta trafikoaren eraginak murrizteko konpromisoak ez direla nahikoak uste du elkarteak.

Ukrainarekin elkartasun kontzertua denboraldia hasteko

EMKEk larunbateko saioarekin emango dio hasiera aurtengo denboraldiari, eta Errenteriako Banda Oscar Abella bakarlariarekin batera ariko da.

Martxoaren 30ean, 'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta' liburua solasgai

Arratsaldeko 18:30etan finkatu dute zita, Lekuona fabrikan. Joanmari Larrarte eta Egunkariaren batzordeko kideek hartuko dute parte.

ohorezko erregionala

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-03-25)

Oiartzungo talde guztiek jokatuko dute asteburuan, horretako batek bi aldiz. Sei partida Oiartzunen izango dira.

Korrikaren 'Hitzekin' dantzan, Kukairekin

Errenteria-Oreretako Kukai Dantzak 22. Korrikaren abestiaren koreografia ofiziala egin du. Ez da zaila, edonork egin dezake.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko partidak (2022-03-25)

Touringeko mutilek lehia garrantzitsua dute lidergoan sendo mantentzeko. Ereintzako mutilek bolada onari jarraipena ematen saiatuko dira, eta neskek atsedena dute.

Ekonomia inklusiboari buruzko jardunaldia online ere jarraitu ahalko da

Enpatikonomia, ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia, izango dute hizpide bihar Zinealdean. 'Streaming' bidez ere egongo da ikusgai.

esteban muruetagoiena

Gaur hasiko da tortura ardatz izango duen zikloa

Esteban Muruetagoienaren kasua hizpide izango dute solasaldi batean. Bihar torturari buruz arituko dira, eta etzi medikua zenari aitortza egingo diote.

Ordubeteko itzalaldia egingo dute udaletxean 'naturarekin konektatzeko'

Lezoko Udalak, Planetaren ordua dinamikari atxikiz, egoitza nagusiko argi eta tresna guztiak itzaliko ditu larunbatean, 20:30etik aurrera.

Lore eta landare azokaren bederatzigarren aldia egingo dute Xabier Olaskoaga plazan.

Lore eta Landareen Azoka, larunbatean

Larunbat goizean XIV. Lore eta Landareen Azoka egingo da Zumardian, eta bertaratzen direnek tailerrak eta artisau produktuak aurkituko dituzte.

Mendeurrena ospatzeko, logo berria

Touringek 100 urte beteko ditu 2023an, eta, horregatik, logo aukeraketa prozesu bat abiatu du sare sozialetan zabaldu duen galdetegi baten bidez.

Zaintzan diharduten emakume migratzaileak izango dituzte hizpide Antxon

Silvia Carrizok hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean Antxoko Kultur Etxean, Etxeko Langileen Nazioarteko Egunaren biharamunean.

Gehiago