Bihar aurkeztuko du GEk Pirinioetako Bidearen egitasmoa
Uztaileko egitasmoaren nondik norakoez arituko dira. Hitzordua goizeko 11:00etan finkatu dute, Euskara eta Kultura Aretoan.
Bihar, apirilak 2, Lezoko Gure Eskuk Pirinioetako Bidea egitasmoa aurkeztuko du. Izan ere, uztailan Euskal Herria eta Katalunia lotzen dituzten 300 gailur argiztatuko dituzte, Ómnium elkarte kataluniarrarekin batera. Aurkezpena goizeko 11:00etan egingo dute, Lezoko Euskara eta Kultura Aretoan.
Egitasmoaren nondik-norakoez gain, interesdunek proiektuaren antolakuntzan parte-hartzeko moduak azalduko dituzte ere.