Estolderia eta uraren tasa ordaintzeko epea, zabalik
Epea maiatzaren 16an amaituko da.
2021. 4. hiruhilekoari dagokion Uraren Hornidura eta Estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko epea ireki dute dagoeneko. Padroia onetsi eta gero jendaurrean dago orain Errenteriako Udalaren ZU! Arreta zerbitzuan. Interesdunek hilabeteko epea dute kontsultatzeko eta, horrela uste badute, erreklamazioa jartzeko. Erreklamazioak aipatutako ZU! Arreta zerbitzuan jarri, eta Ogasun Saileko Delegatuari zuzenduko dira. Ez bada erreklamaziorik jartzen, behin betirako onartuta geldituko da.
Bestetik, zergabilketa egiteko epea maiatzaren 16an amaituko da. Ordainketa aldez aurretik helbideratuta duten herritarrei azken egunean kobratuko zaie, hau da, maiatzaren 16an. Gainontzekoek, ordainketa ZU! Arreta zerbitzuan edo edozein entitate laguntzailetan egin beharko dute ordainketa, betiere maiatzaren 16a baino lehenago.