Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etxeko langileen egoeraren berri eman dute Emakumeen Etxean

SOS Arrazakeriak bere ikerketa bertaratutakoen aurrean azaldu du.

Aurkezpena Emakumeen Etxean egin zuen SOS Arrazakeriak.
Erik Salazar
Errenteria-Orereta
2022/04/01

SOS Arrazakeriak etxeko langileei buruz abiatu duen ikerketaren emaitzak aurkeztu zituen atzo Errenteria-Oreretako Emakumeen Etxean. Bertara gerturatu ziren pertsonek lehen eskutik ezagutu zituzten ikerketaren emaitzen nondik norakoak.

Estatuan gizarteko %2,8k etxeko langile moduan lan egiten du. Horietatik %45 inguru kontraturik gabe dabil lanean. SOS Arrazakeriaren datuen arabera gehienak emakumeak dira, eta %40 inguru atzerritarrak. 

Lan eskubideen atalak aurkezpenaren zati zabala hartu zuen. Izan ere, elkartearen arabera eskubide ugari urratzen dira etxeko langileen ogibidean. SOS Arrazakeria elkartearengana jo dutenek haurdunaldiagatik emandako kaleraketak, lan-erregularizazioarekin arazoak, edo langileen eskubideen erreklamazioak aipatzen dituzte arazo gisa.

Elkarteak mota horretako kasuak salatu dituela adierazi zuen, eta azken ekitaldian tramitatu dituen 57 kasuetatik 29tan langilearen aldeko epaia egon da. Beste 18 kasuetan epaiaren zain daude oraindik. Mota guztietako eskubideak eskatu behar dituztela adierazi du SOS Arrazakeriak: Kaleratzeengatik kalte-ordainketak, ez jasotako ordainsariak, oporrak eta jai-egunak, harreman laborala aitortzea…

Sarritan ematen diren eskubideen urraketa salatzea zaila dela azpimarratu zuen ere elkarteak. Adibide gisa, berrogei ordu baino gehiagoko lanorduak edo egoera txarrek osasunean eragiten dutena erakustea oso konplikatua zela aipatu zuten. 

Aurkezpena amaitu ostean, bertaratutakoek galderak egiteko aukera izan zuten, eta testigantza pertsonal bat baino gehiago entzun zen Errenteria-Oreretako Emakumeen Etxean.  

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.