Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Planetaren kutsadura norberaren ondoan hasten delako

Bazterrak Txukuntzen taldeak lehenengo auzolana egin du. 800 hondakinetik gora jaso dituzte. Eginbehar nagusia, baina, kontzientziazioan dagoela argi dute, txokoak ez zikintzeko.

bazterrak txukuntzen erreportajea 800 hondakin pieza inguru jaso zituzten igandean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/04/01

«Ez dakit lau katu ala hogei pertsona agertuko garen». Reyes Garaiarrek ez zekien zenbat pertsona ager zitezkeen Bazterrak Txukuntzen-ek iganderako egin zuen deialdira.

Azkenean B aukera gailendu zen: 11 heldu eta bederatzi haur aritu ziren auzolanean, herriko plaza eta inguruan bildutako hondakinak jasotzen. 800 hondakin pieza jaso zituzten.

Auzolanerako deialdia berria da (hilero garbitu nahi dute auzo bat), baina aspalditik dator herriko hainbat txoko txukuntzeko ideia. Dozena bat urte ditu, Garaiarrek kontatu duenez.

«Santiago Bidearen zale gara bikotekidea eta biok, aspaldidanik. Duela hamabi bat urte, Leongo probintziatik bidea egiten ari ginela, herri batera iritsi ginen. Sarreran zabortegi antzeko bat zeukaten: pneumatiko zaharrak, obrako hondakinak… Atentzioa ekarri zigun».

Kontzientzia piztu zitzaien. Done Jakue Bidea haien etxe aurretik pasatzen da, eta bertatik pasatzen diren erromesek beraiek Leonen izan zuten irudia errepikatzerik ez zuten nahi.

Etxe inguruko eremua garbitzen hasi ziren hasieran. Hasieran ez zuten hondakin askorik aurkitzen. «Hondakinak jasotzeko sekulako teknologia daukagu, eta hor dago kontraesana: txoko asko daude dauden bezala, eta erreka bazterrak, zer esanik ez».

Hasierako eremua handitzen hasi ziren, eta txoko gehiago garbitzen. Gero eta jende gehiagori jakin-mina piztu zieten, eta garbiketa lan horietara batu ziren. Horrela taldetxo bat sortu zuten, eta 2019an jarri ziren martxan. Hiru auzolan egin zituzten Iturriotzen. Baina pandemia etorri zen.

Sentsibilizazioa landu
«Bi urte pasatxo geldirik egon gara. Ordutik zikinkeriak okerrera egin duela ikusi dugu», ebatzi du Garaiarrek. Argi dute beraiek egiten duten lana ez dela irtenbidea, sentsibilizazioan dagoela gakoa.

Horregatik, udalera joan ziren laguntza eske, eta besoak zabalik jaso zituzten. Garaiarrek azaldu duenez, udalak ere kezka du hondakinekin, baina baita ere egin diren txikizioekin.

«Badirudi esaten badigute zerbait ez egiteko, kontrakoa egin behar dugula… Ez naiz isunen aldekoa, heziketaren aldekoa baizik, baina badirudi jendearen poltsikoa ukitu arte ez dela ezer gertatzen», salatu du.

Herriko hainbat puntu ilun identifikatuta dituzte, eta denek dute ezaugarri komuna: jende asko ibiltzen dela. Toki horiek zerrendatu ditu: «Bidegorri inguruan; plazak, parkeak eta toki zentrikoak; gaztetxoak elkartzen diren txokoak; errepide bazterretako latak; orain musukoak; zigarrokinak…».

Inguruan pentsatzeko eskatu du Garaiarrek: «Plastikoak itsasora iristen direnean eskandalizatzen gara, baina horiek gure etxe ondoan hasten dira, eta mendietan, edo errepide bazterretan. Erreketara joaten dira, eta gero handik itsasora».

Bere ustez, «delitua» hondakinak lurrera botatzea da, baina behin hor egonda, jaso egin behar dira. «Sentsibilitatea da indartu nahi duguna, eta ea pixkanaka aurrera goazen. Gauza onuragarria da, nahiz eta jatorriz penagarria den. Giro ona sortzen da, enpatia ere bai, eta pozik geratzen zara zerbait ona egin duzulako».

Pasa den igandean hogei lagun bildu ziren Elizalde garbitzeko, eta ez dakite zenbat izango diren Gurutzen, hilaren 24an. Argi duten zifra bakarra da zero hondakin ikusi nahi dutela lurrean. «Hain polita den eta hainbeste maite dugun lurralde hau ez badugu zaintzen…».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.