Gipuzkoako Batel Txapelketa, asteburuan Donibanen
Larunbatean kanporaketako lehiak egingo dituzte (10:30) eta igandean, berriz, finalak. Oarsoaldeko ontziak faboritoen artean daude.
2022ko herrialdeko batelen lehiak asteburuan bukatuko dira, Donibanen egingo den Gipuzkoako Batel Txapelketarekin. Aldi berean, bi estropadak Gipuzkoako Ligarako puntuagarriak izango dira. San Juan-Koxtaperen esku dago horien antolakuntza.
Bihar (larunbata) jokatuko dituzte sailkapen bogaldiak batelek, 10:30ean hasita. Binaka aterako dira batelak, erlojupekoan. Igandean izango dira finalak (10:00etan hasita); han, launaka eta linean aterako dira ontziak.
Haur, Kadete, Gazte eta Absolutu mailetako ontziak aterako dira dominen bila larunbatean eta igandean. Horiek aurretik herrialdeko ligan oso lan txukuna egin dute. Hemen klikatuz gero, Gipuzkoako Ligako sailkapenak ikus daitezke.
