Bertso saioa Madalensoron, maiatzaren 7an
Haurtzaroko DBH4ko ikasleen ikas bidaian laguntzeko antolatu dute saioa, bost bertsolarirekin.
Haurtzaro Ikastolako DBH4ko ikasleek bertso saioa antolatu dute Madalensoron, ikas bidaiarako finantziazioa lortzeko asmoz. Ekitaldia maiatzaren 7an izango da, larunbata, 18:30ean. Oiartzunen egongo diren bertsolariak hurrengoak dira: Ane Labaka, Josu Ibarguren, Alaia Martin, Jon Martin eta Amets Arzallus.
Sarrerek 10 euroko kostua dute, eta ikastolako idazkaritzan bertan, Kastro tabernan eta txokolategian daude salgai.