25 udal langile administrazioko hizkeran trebatu dira
UEMAren eskutik jasotzen ari dira formazio saioak. Helburua ohiko hizkuntz akatsak zuzendu eta, idatzi argi eta ulergarriak sortzeko irizpideak barneratzea da.
Oiartzungo udal langileak administrazioko hizkeran trebatzeko saioak egiten ari dira, UEMAren eskutik. Apirilean eta maiatzean egingo diren formakuntza saioetan 25 udal langilek parte hartuko dutela iragarri dute.
Langile bakoitzak zortzi orduko ikastaroa jasoko du. Helburua ohiko hizkuntz akatsak zuzendu eta, idatzi argi eta ulergarriak sortzeko irizpideak barneratzea da.