Nork eramango du Korrikaren lekukoa Oiartzunen?
Igande goizaldean sartuko da Korrika, Gurutzetik. Lehenago, baina, plaza inguruak berotuko dituzte, lasterketari harrera egokiena egiteko.
Korrikaren 22. ekitaldia ibilbidearen erdialdean dabil, eta Oiartzundik ez da pasatuko azken txanpara arte. Datorren igande goizaldean sartuko da Gurutze auzotik (03:05ean), eta Arraguatik aterako da. Zortzi kilometroak egiteko 47 minutu beharko dituztela aurreikusi dute.
Korrikak, baina, arrasto sakonagoa uzten du. Bide horretan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun osorako. Honakoak izango dira herriko Korrika Batzordeak larunbaterako antolatu dituen ekitaldiak:
- 11:00. Dultzainak.
- 12:00. Muxikoak.
- 13:00. Argazki ofiziala, lekukoen eramaileekin.
- 17:00. Zirku tailerra, haurrentzako.
- 19:30. Nikole eta Joxe Leonen emanaldia.
- 21:30. Afari autogestionatua. Bertsoekin hasiko da.
- 23:30. Dj Txillardegi.
- 02:30. Beroketa girotua.
- 03:05. Korrika Gurutzetik sartuko da.
Eramaileak
Maldaburu bidetik iritsiko da lasterketa. Lehen txanda hori Oarso Bidasoko Hitzak eramango du; zehazki zozketan parte eta irabazi duen harpidedunetako batek. Jarraian 25 eragilek ibiliko dute lekukoa eskuz esku, Oiartzungo ehun sozial aberatsaren erakusle. Honakoak izango dira:
2457 kilometroa
- Maldaburu bidean (03:05): Oarso Bidasoko Hitza.
- Ixira baserria: Karaez-Oiartzun senidetze elkartea.
2458 kilometroa
- Gurutzeko biribilgunea (03:09): Bizardia elkartea.
- Malkorrarako sarrera: Carrefour.
- Los Castaños etxea: Miren taberna areto futbol taldea.
2459 kilometroa
- Pikoketara igotzeko bidegurutzea (03:12): Intxixu-AEKko euskaltegiko ikasleak.
- Aldakoko sarrera: EAJ.
- Sein Goikoa sarrera: Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea.
2460 kilometroa
- Sein pasa eta geroko bidegurutzea (03:18): Auzokalte Ergoiengo elkartea.
- Goiara baserria zena: Oiartzungo Feministen Asanblada.
- Kinkila parean: Etxerat.
2461 kilometroa
- Oiartzungo plaza (03:24): udala.
- Beko plazako biribilgunea: Haurtzaro Ikastola.
- Kiroldegia: Elizalde Herri Eskola.
- Herri Ondoko biribilgunea: Girizia elkartea.
2462 kilometroa
- Altzibarko zubia (03:29): Altzibarko festa batzordea.
- Kaleberriako azken etxea: Artaso elkartea.
- Kanetxipi baserria: Iturri Berri elkartea eta Iturriozko festa batzordea.
2463 kilometroa
- Iturriozko autobus geltokia (03:37): EH Bildu.
- Añarre zena: Ezker abertzalea.
- Ibarreko Xorrolaren geltokia: Ugaldetxo kultur taldea.
2464 kilometroa
- Matteo (03:44): Oiartzun KE.
- Bi futbol zelaien erdian: Labore Oarso.
- Laboreren egoitzan: Tajoko langileak.
- Bidegorriko tunela: ABB Niessen.
- Autobideko biribilgunean: Aldeguna elkartea.