Iñude eta Artzainak apirilaren 30ean egingo dituzte

Ilunbe Musikal Elkartearen 50. urteurrenarekin egingo dute bat iñude eta artzainek. Egun osoko egitaraua antolatu dute ordurako.

Iñudeetaartzaiak Haurren iñude eta artzainen konpartsa, Torreatzen
Iñude eta Artzainen desfilea egingo dute apirilaren 30ean Trintxerpen. Ilunbe Musikal Elkartearen 50. urteurrenaren ekintzen baitan antolatu desfilea eta Pasaia Musikalekin elkarlanean aritu dira antolaketarako.
 
Ibilbidea Serafin Esnaola plazatik hasiko da 12:00etan, Euskadi etorbidea zeharkatuko dute, Azkuene kalea igo eta berriz itzuliko dira Gudari plazara.
 
Ondoren, herri bazkaria egingo dute konpartsako kideek frontoian, eta bertaratzeko izena eman behar da apirilaren 25a baino lehen. Egunarekin bukatzeko dantzaldia egingo dute, frontoian ere.
 
Antzinako jantziekin mozorratuta joateko deia egin dute.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.