'Aizpitarte bidegurutzean' erakusketa zabalik, San Marko gotorlekuan
Erakusketaz aparte, bisita gidatuak antolatu dira San Marko Gotorlekuan. Helburua bailararen historia eta haren bilakaera ezagutzea da.
Aizpitarte kobazuloak barrutik nolakoak diren ezagutzeko aukera egongo da San Markoko gotorlekuan ikusgai egongo den Aizpitarte bidegurutzean erakusketaren bitartez. Igandetik aurrera, hilak 24, egongo da ikusgai erakusketa gotorlekuan bertan. Erakusketa informazio-panelez, bideoez, jolasez eta eskulanez osatua dago, eta herriko artisauen laguntza izan du.
Interesdunek gotorlekua irekita dagoen ordutegian gerturatu beharko dira bertara, hau da, larunbat eta igandetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bitarte. Erakusketa ekainaren 19an amaituko da.
Bestetik, bisita gidatu berriez gozatzeko aukera izango dute bisitariek. Helburua bailararen historia eta haren bilakaera ezagutzea da. Aipatutako bisitak larunbatetan eta igandetan izango dira, 10:00etan eta 16:00etan euskaraz, eta 11.00etan eta 13:00etan gaztelaniaz. Bestetik, familientzako bisita gidatuak antolatuko dira. Euskaraz izango dira, larunbatetan eta igandetan 12:00etan eta 17:00etan.
Beharrezkoa ez den arren, aldez aurretik izena ematea gomendatzen dute. Horretarako, email bat bidali daiteke hemen klik eginez, edo 943 44 96 38 zenbakira deituz.