Auzolanean garbituko dute Gurutze ingurua
Igandean (hilak 24) jarri dute hitzordua, 09:30ean elkartuko dira Bizardia plazan (Gurutzeko plazan).
Hogei lagunek hartu zuten parte auzolanean.
Gurutze izango da Bazterrak Txukuntzen egitasmoaren aurtengo bigarren geltokia. Auzoko bazterrak txukunduko dituzte oiartzuarrek, auzolanean.
Igandean (hilak 24) jarri dute hitzordua, 09:30ean elkartuko dira Bizardia plazan (Gurutzeko plazan). 12:00ak aldean bukatutzat emango dute saioa, eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute partaide guztiek.
