Errenteriako Udalak apirileko ohiko udalbatzarra egingo du hurrengo asteartean
Udal taldeak 18:30ean bilduko dira udaletxean, gai ordenak dituen zazpi puntuei buruz eztabaidatzeko. Horietako batek Haur Hezkuntzako Beraun Berri (Aldakoenea) eraikinaren desafektazioa izango du hizpide.
Hurrengo asteartean, hilak 26, udalbatzaren ohiko osoko bilkura egingo dute udaletxean. Udal taldeak 18:30etik aurrera bilduko dira gai ordenako zazpi puntuak eztabaidatzeko. Jarraian, udalbatzarreko gai zerrenda osoa:
- 2022ko martxoaren 29ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.
- Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak, eta Zinegotzi-ordezkarienak, 614 zk.tik 782 zk.ra, (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
- Berri ematea: 2021eko Errenteriako Udaleko Aurrekontu orokorren likidazioa.
- Proposamena: 2022ko Ordenantza fiskalen 2. aldaketa.
- Proposamena: Haur Hezkuntzako Beraun Berri (Aldakoenea) eraikinaren desafektazioa.
- EHBildu Orereta/Errenteriak eta Elkarrekin Errenteriak aurkeztutako mozioa, Mendebaldeko Saharako gatazkari buruzkoa.
- Galdera Eskariak.
Saioa irekia izango da, eta aurrez aurre jarraitzeko aukera egoteaz aparte, streaming bitartez ere jarraitzeko aukera izango dute herritarrek, hemen klik eginez.