Donepetri eta Mikelete kaleak berrurbanizatzeko lanak hasiko dituzte astelehenean
Obren ondorioz ibilgailuak ezingo dira bertatik pasa, bi hilabetez. Bizilagunei ere eragingo diete lanek, hondakinak uzteko gune berriak erabili beharko baitituzte.
Altzibar berrurbanizatzeko obrak aurrera doaz, Donepetri eta Mikelete kaleen txanda helduko da datorren astelehenean (hilak 25). Orduan hasiko baituzte bi kaleak biziberritzeko lanak, hortaz, datozen bi hilabeteetan ibilgailuak ezingo dira bertatik pasa.
Lanei dagokionez, azpiegiturak eta oinezkoentzako pasabideak berrituko dituzte, baita errepideak asfaltatu.
Lanen eraginez, bi hilabete hauetan bertako bizilagunek hondakinak uzteko gune berriak erabili beharko dituzte: Mikelete 4-6 eta 8 atarietakoek Altzibarko plazan utzi beharko dituzte hondakinak; Donepetri 2 eta 4 atariak, eta kapilak, Martinto kaleko zubi ondoan; eta azkenik, Donepetri 1-3-6-8-10, Altzibarko Bilera elkarteak, Mikeleteko 5-10-12-14-16, Antunez botikak eta Aiton-etxe zentroak aldiz, Triangeluan.