Gogobetetze-maila eta beharrak ezagutzeko inkestak egingo ditu Udalak
Errenteriako Udalak 600 inkesta egingo ditu astelehenetik aurrera. Gehienak telefonoz izango dira, baina email bitartez eta aurrez aurrekoak ere egingo dituzte.
Errenteriako Udalak herritarren gogobetetze-maila eta beharrak ezagutu nahi ditu. Horretarako, 600 inkesta egingo ditu, etorkizunera begira hobetu beharreko arloak hautemateko. Astelehenean ekingo dio udalak inkestak egiteari. Gehienak telefono bitartez egingo dira, baina email bitartez eta aurrez aurre burutuko dituzte batzuk.
Udalak herritarrei inkestan parte hartzeko eskatu die, eta gogoarazi du erantzunak anonimoak izango direla.