Markos eta Bereziartua, finalerdietatik kanpo
Final laurdenetarako txartela eskuratu arren, larunbatean Iraola eta Gonzalezen kontra porrot egin zuen bikoteak. Arruabarrena anaiak izango dira EHko pala txapelketa irekian jarraitzen duten eskualdeko bakarrak.
EHko pala txapelketa irekia azken txanpan sartu da. Asteburu honetan hamabi partida jokatu dituzte orotara, horien artean, bi bikote oiartzuarrena. Markos eta Bereziartuak osatutako bikoteak 25 eta 18 irabazi diote Arizmendi eta Arbelaitzi, ordu eta erdiko partida luze eta orekatu baten ondoren. Garaipen honekin, final laurdenak jokatzeko txartela eskuratu dute oiartzuarrek, baina, tamalez, larunbatean galdu egin zuten Iraola eta Gonzalezen kontra, beraz, ezingo dute finalerdirik jokatu.
Arruabarrena anaiak izango dira, beraz, txapelketan jarraituko duten bakarrak. Larunbat honetan jokatuko dute final laurdenak Etxabe eta Txapeik osatutako bikotearen kontra. Irabazi ezkero, finalerdiak jokatzeko txartela eskuratuko dute oiartzuarrek.