Gazteen Jai Batzordearen bilera, bihar 18:00etan Merkatuzarren
Errenteriako Udalak Gazteen Jai Batzordea abian jarri du, gazteei zuzendutako ekintzak eurekin batera antolatzeko asmoz.
Herriko gazteak Madalen jaietan. Merkatuzarrek Gazteen Jai Batzordeko lehendabiziko bilera hartuko du bihar. Hitzordua 18:00etan ezarri dute, eta bertara 13-17 urte bitarteko gazte guztiak daude gonbidatuta. Errenteriako Udalak gazteei zuzendutako ekintzak eurekin batera antolatu nahi ditu, eta horregatik bultzatu nahi izan du batzorde berri honen eraketa.
