Oarsoaldeko rugbyzaleek asanblada irekia egingo dute
Hitzordua maiatzaren 2rako ezarri dute, 19:00etan, Merkatuzarreko bilera-gelan. Hurrengo denboraldirako helburuen berri ematea izango dute hizpide.
Oarsoaldeko Rugbyzaleak Elkarteak bere helburuak aurkeztu nahi ditu asanblada irekian. Egitasmoa 2021/22 denboraldiaren hasieran eman zen, eta hiru helburu ezarri zituzten. Bata, Orereta Rugby Taldearen historia jaso eta ezagutzera ematea, rugbyaren zaletasuna sustatzea eta hasi nahi dutenei jokoaren ezagutza eta sarbidea erraztea. Horretarako, Hondarribiako eta Irungo Zaisa Txingudi elkartearekin ibili dira elkarlanean.
Hurrengo denboraldiari begira iniziatiba ezberdinak jarri nahi dituzte martxan, eta bileran horietaz eztabaidatzeaz aparte, bertaratutakoen iradokizunak eta ekarpenak jaso nahi dituzte. Eskualdeko rugbyzaleei deia luzatzen diete maiatzaren 2an, astelehena, Merkatuzarren egingo duten bilerara bertaratzeko.