Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Mendebaldeko Sahararen aldeko jarrera hartu du udalbatzak

Espainiako Gobernuaren jarrera aldaketa salatzeko mozioak EHBilduren, EAJren eta Elkarrekin Podemos-IU taldeen babesa jaso zuen. PSE-EEk, ordea, aurka bozkatu zuen.

Errenteriako udalbatza, asteartean.
Erik Salazar
Errenteria-Orereta
2022/04/28

Errenteriako udaletxean udalbatzarra egin zuten asteartean, eta Mendebaldeko Sahararen aldeko mozioak bereganatu zuen protagonismoa talde politikoen interbentzioetan. Horren aurretik, bestelako gaiak landu zituen udalbatzak, horien artean udaleko aurrekontu orokorren likidazioa, 2022ko ordenantza fiskalen 2. aldaketa eta Haur Hezkuntzako Beraun Berri (Aldakoenea) eraikinaren desafektazioa.

Luzerako jo zuen, ordea, Mendebaldeko Saharari elkartasuna adierazteko EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako mozioak. Testuan, Espainiako Gobernuaren jarrera salatu eta NBEren akordioak errespetatzea eskatzen zen. Bide batez, elkartasuna adierazten zitzaion Mendebaldeko Saharako herritarrei.

EH Bilduk, EAJk eta Elkarrekin Podemos-IUk mozioaren alde bozkatu zuten. EH Bilduk Saharak duen autodeterminazio eskubidea errespetatzeko eskatu zuen, eta bat egin zuen Fronte Polisarioarekin. Espainiako Gobernuak hartutako erabakia nazioarteko erakunde guztien ebazpenen aurka doala ere salatu zuen. EAJk Pedro Sanchezen gobernuak nazioarteko legedia goitik behera urratu duela azpimarratu zuen, eta Espainiako Gobernuak interes ekonomikoak saharar herriak dituen eskubideen gainetik jarri dituela salatu zuen. EAJko bozeramaile  Eli Muruaren arabera, garai txarrak dira eskubideentzat, herrien askatasunerako eta eskubide demokratikorako. Elkarrekin Podemos-IUko Maite Gartziak nazioarteko legedia betetzea eskatu, Espainiako Gobernuko jarrera salatu eta Saharako Herriaren autodeterminazio eskubidea defendatu zuen.

PSE-EE alde bozkatu ez zuen alderdi bakarra izan zen, eta mozioaren kontrako bozkaren argudioak Isaac Palencia bozeramaileak eman zituen. Talde sozialistaren aburuz, bi aldeen arteko elkarrizketak eta akordioak ekarriko du gatazkaren konponketa. Espainiako Gobernuak hartutako erabakiarekin konponbidea gertuago egon daitekeela uste dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.