Madalenetako omendua proposatzeko aukera zabaldu du Udalak
Omenduak egiteko proposamena zabalik da, eta hilaren 21era arte luzatuko da.
Errenteriako Udalak 2022ko Madalenetako omendua hautatzeko prozesua abian jarri du. Horretarako, herriko elkarteek proposamenak egiteko epea zabaldu du instituzioak. Zu! Zure Udala zerbitzuan egin beharko dira proposamenak, pertsona edo elkartearen izenak eta omendua izateko arrazoiak aipatuz. Aurrez aurre edo modu telematikoan egin beharko da izapidea. Era telematikoan egiteko, hemen klik egin.
Omenduak Madalenetako txupinazoa jaurtitzeko ohorea izango, eta oroigarri berezia jasoko du. Hortaz aparte, Errenteriako Udalak jaietan antolatutako ekitaldi instituzionaletan leku berezia izango du.