Musikasteren historia ezagutzeko webgunea jarri dute martxan

50. edizioko egitaraua eta kontzertuetan ateratako argazkiak egongo dira ikusgai.

2014ko Musikasteren ekitaldi bat.

Musikasteren historia ezagutu ahal izateko webgunea jarri dute martxan. Aurten, urrezko ezteiak ospatzen dituzte, eta 50. edizioko egitaraua ezagutzera emateko baliatu nahi dute webgunea. Hortaz aparte, Musikasten interpretatu diren lan ezberdinen soinu-erakusketa eta kontzertuetan ateratako argazkiak ere ikusgai egongo dira webgunean.

Hilaren 19an hasiko da programa, eta hamar ikuskizunez osatuta egongo da. Horien artean, Kukai Dantza eta Euskadiko Orkestraren emanaldiak egongo dira. Ekitaldiak hilaren 28an amaituko dira. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.