Batzar orokorra egingo du Giriziak ostiralean
Batzarra deitzeaz gainera, hilaren 12an Araba Errioxara egun osoko txangoa egingo dutela aurreratu du elkarteak. Dagoeneko izena eman daiteke.
Ostiralean batzar orokorra egingo du Girizia elkarteak, bertaratzera deitu dituzte bazkideak. 19:00etan bilduko dira, eta ondorengo gaiak eztabaidatuko dituzte: 2021ko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena; 2021ko kontuen aurkezpena eta onarpena;
Girizia kultur eta kirol elkartearen egungo egoera juridikoaren azalpena; kuoten inguruko azalpenak; mantentze eta erreparazio lanak; elkarteko arlo ezberdinetako egitasmoak; Girizia kirol eta kultur elkartearen 40garren urteurrena; Errioxara bidaia; zuzendaritza aldaketa; eta azkenik galde-eskeak.
Bide batez, urtero bezala, Araba Errioxara egun osoko txangoa antolatu dutela iragarri du elkarteak. Hilaren 21ean (larunbata da) egingo dute. Hamaiketako Labarka Muro bodegan izango da, eta ondoren, Bisterrin eguerdiko poteoa egingo dute. Azkenik, Berganzon Txoriarten bazkaria egingo dute.
Txangorako izen emateak hilaren 18a baino lehen egin beharko dira, 656 71 12 75 telefono zenbakira deituta.