Pello Añorga eta Lur Kortaren ipuin kontaketak jasoko ditu Manuel Lekuona bibliotekak
Txandaka ariko dira, astero, gaurtik ekainaren 3ra bitarte. Elizalde eta Haurtzaroko HH3 eta LK2 arteko ikasleei begirako saioak izango dira.
Datozen asteetarako HH 3 eta LH 2 arteko ikasleentzako ipuin kontaketak antolatu ditu Manuel Lekuona bibliotekak. Lur Korta eta Pello Añorga izango dituzte ipuin kontalari Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzar Ikastolako ikasleek, txandaka ariko dira.
Gaur hasiko dituzte kontaketak, Pello Añorgaren saio hirukoitzarekin. Hurrengoak hilaren 13an, 20an, 27an eta ekainaren 3an izango dira.