'Bistara! Euskal zinemaren saioak', asteburuan Trintxerpen
Datozen ostiral, larunbat eta igandean film bana emango dute, 3 euroren truke, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Igor Legorretaren 'Ilargi guztiak' filmeko irudia. Igandean emango dute pelikula. Bistara! Euskal zinemaren saioak saiakeraren aurtengo ekitaldiak datorren asteburuan lur hartuko du Trintxerpen. Ostiraletik igandera hiru saio emango dituzte, bana egun bakoitzeko, barruti horretako alkateordetzan; hiruak ala hiruak 19:30ean.
Ikusleen eskura jarriko dituzte sarrerak aretoan bertan 3 euroren truke. Dena den, erosoago zaionak online ere eskura ditzake horiek, honako webgune honetan filmaren izena bilatuta. Jarraian, datozen ostiral, larunbat eta igandeko emanaldiak:
- Ostirala, hilak 6. El radioaficionado (Iker Elorrieta, 2021. Iraupena: 84 minutu).
- Larunbata, hilak 7. Erase una vez en Euskadi (Manu Gomez, 2021. Iraupena: 100 minutu).
- Igandea, hilak 8. Ilargi guztiak (Igor Legorreta, 2021. Iraupena: 102 minutu).
