Jaurlaritzak etxe horiek erosiko ez dituela azaldu eta Jaureguizarri aukera eskaini dio, diru laguntzak baliatuz, alokairuak mantentzeko.
Kexaldi Kultur Elkartearen urrezko ezteiak ospatzeko bi hitzaldi, bazkari bat eta astean zeharreko erakusketa antolatu dituzte.
Beren ligako lider nabarmen dira antxotarrak, eta igoerako play offak jokatuko dituzte. Aldi berean Gipuzkoako eta Euskadiko kopak irabaz ditzakete.
Babes handiarekin eginiko elkarretaratzean, alokairu babestuak dituzten kontratuekin jarraitzea eskatu dute.
"Merkataritzaren eta ostalaritzaren digitalizazio prozesua sustatzeko eta indartzeko" asmoz abiatu dute deialdia. Establezimendu bakoitzak, gutxienez, 1.000 euroko laguntza jaso ahal izango du.
Lehen greba egunaren barruko mobilizazioak dituzte gaur Lezoko kirol guneetako langileek. Larunbatean ere grebara doaz.
Batzar nagusia egingo dute datorren hilaren 14an (larunbata da). Haurtzaro Ikastolan bilduko dira.
Datozen ostiral, larunbat eta igandean film bana emango dute, 3 euroren truke, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Oarso Irriak taldeak bultzatuta, Madalenetan gazteenek euren espazioa izateko Haurren Jai Batzordea osatu nahi da.
Eskolako abesbatza gaztea Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan elkartuko da, euskal kanta famatuak abesteko.
Oarsoaldeko lau udalek eskualdeko kirol elkarteei dei egiten diete 12 urte arteko haurrentzako kirol jarduerak euskaraz eskain ditzaten.
Lehen saioa igande honetan izango da, hilak 8, eta txistularien diana Agustinak auzoan barrena murgilduko da.
Bertsozaleek hitzordua dute berriro Arkaitza tabernan: Arkahitzen bigarren saioa maiatzaren 13an izango da, 23:00etan.