Udal txistulariek hiru saio antolatu dituzte maiatzean

Lehen saioa igande honetan izango da, hilak 8, eta txistularien diana Agustinak auzoan barrena murgilduko da.

Errenteriako udal txistulari taldea.

Udal txistulari taldeak hiru saio antolatu ditu maiatzean zehar herriko kaleak alaitu eta girotzeko. Lehena igande honetan izango da, hilak 8, eta diana Agustinak auzoan murgilduko da. Txistulariak 09:00etan abiatuko dira Gaztetxulotik, eta Agustinak auzoko kaleak girotu ondoren, udaletxean bukatuko dute ibilbidea.

Txistulariak Musikasteko 50. edizioko ospakizunetan egongo dira, eta kontzertua eskainiko dute hilaren 22an, igandea, 12:00etan udaletxeko arkupetan.

Txistularien azken saioa hilaren 29an, igandea, izango da. Maiatzeko azken igandean diana Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan barrena ibiliko da. Txistulariak 09:00etan abiatuko dira udaletxetik, eta hiru auzoak alaitu ondoren, udaletxean bukatuko dute ibilbidea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.