Txosten eskuzko pasaka txapelketan izena eman daiteke jada
Ekaina eta uztailean jokatuko dituzte partidak, kontzejupean, asteazken eta ostegunetan. Finalak aldiz, xanistebanetan jokatuko dituzte.
Aurten ere pasaka txapelketa antolatu du Txost Oiartzungo Pilota Kirol Klubak. Ekaina eta uztailean jokatuko dituzte partidak, kontzejupean, asteazken eta ostegunetan. Finalak aldiz, xanistebanetan jokatuko dituzte.
Mutiletan bi kategoria izango dira, gazteak (2007 urte arte jaiotakoak) eta helduak (2006tik aurrera jaiotakoak). Nesketan ordea, bakarra izango da.
Klubak jakinarazi du dagoeneko izena eman daitekeela, 670 40 76 01 telefono zenbakira deituta. Hilaren 22a izango da apuntatzeko azken eguna
