Pasaia Musikaleko 50 haurrek kontzertua emango dute igandean

Eskolako abesbatza gaztea Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan elkartuko da, euskal kanta famatuak abesteko.

2018ko Musikaz blai saiakerako artxiboko argazkia da hau. Igandekoan, 50 haurrek egingo dute bat.
Pasaia Musikaleko haurren abesbatzak kontzertua emango du datorren igandean 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan. 50 gaztek egingo dute bat emanaldian.
 
Abeslariak Lorea Lopezen zuzendaritzapean eta Gabriel Gonzalezen piano doinuek lagunduta arituko dira. Saioan, Lete, Laboa eta Gorka Sarriegiren euskal kanta ospetsuak abestuko dituzte. Horietako zenbaitek Josu Elberdin konpositore eta musika irakasle pasaitarraren ukitua izango dute.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.