Oier Zuñigaren 'Eresia' antzezlana taularatuko dute hilaren 15ean
'Geuretik sortuak' egitasmoaren barruan sortutako antzezlana da. Zuñiga bera, Belen Cruz eta Eneko Gil igoko dira oholtzara.

Geuretik sortuak egitasmoaren barruan Oier Zuñigak egindako Eresia. Lurra arin bekizu antzezlana taularatuko du hilaren 15ean (igandea da) Oiartzunen. Udaletxeko pleno aretoak jasoko du emanaldia, 19:00etatik aurrera. Sarrerak Garmendi txokolategian eros daitezke jada, bost euroren truke.
Hiru lagun igoko dira oholtzara: Zuñiga, Belen Cruz eta Eneko Gil dantzaria.