Sare sozialen erabileraren inguruko tailerrak eskainiko dizkiete gurasoei

Seme-alabek sare sozialen nolako erabilera egiten duten eta gurasoek dituzten kezken ingurukoan ariko da Arkaitz Lareki EHUko irakaslea.

sare sozialetako indarkeria matxista Sare sozialetan aurki daitezkeen indarkeria matxista kasuei buruz ariko dira.

Adin Txikikoen Mahaiak antolatuta, bi formakuntza saio eskainiko dizkiete herriko gurasoei datozen egunetan. Teknologia berrien eta sare sozialen erabileraren inguruko saioak izango dira, gurasoentzako ohikoak diren kezka eta zalantzak argituko dituzte. Seme-alabek sare sozialen nolako erabilera egiten duten eta kezka horien inguruan ariko da Arkaitz Lareki EHUko irakaslea.

Saioak Haurtzaro Ikastolan (bihar, hilak 10, 17:00etan) eta Elizalde Herri Eskolan (ostegunean, hilak 12, 17:00etan) izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.