Arditurriko mineralak aztertzeko ibilaldi gidatua egingo dute igandean
Ehunka urteko ustiapenak utzitako aztarnak bilatuko dituzte partaideek, goizez.
Igande honetan (hilak 15) Mineralen bila izeneko ibilaldi gidatua eskainiko du Arditurri parketxeak. 2000 urtetako ustiapenak utzitako aztarnak ikustea da helburua, baita ere mineral horiek topatzea. Hori bai, mineralik aurkituz gero, bertan utzi beharko dela jakinarazi dute, Natura Parkean barneratuta baitago gunea.
10:00etan abiatuko dira, Arditurritik, eta 12:00etan bukatzea aurreikusi dute. Euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dute ibilaldia, eta bost euro ordaindu beharko dituzte interesdunek.