Koldo Mitxelena BHIk Mariasun Landa omendu du
Ikasleek idazlearekin egoteko aukera, eta haren ibilbidearen berri izan dute. Ikasleek gidatu dute Landari egindako omenaldia.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/05/20220510_123902.jpg)
Koldo Mitxelena BHI bere 50. urteurrena ospatzen ari da, eta egiten ari diren aktibitateen artean, Mariasun Landari egindako omenaldia dago. Aurrerantzean, zentroaren eraikin erantsiak Mariasun Landa izena izango du . Orainean oinarrituta, baina etorkizunari begira, ekitaldi berezia antolatu dute gaur. Idazlea ikastetxean bertan egon da, eta ikasleek haren ibilbidea ezagutzeko aukera izan dute.
1.DBH-ko ikasleak arduratu dira ekitaldia antolatzeaz bertsoekin eta bideoen bitartez. Idazleak, bere partetik, hitzaldia eskaini die ikasleei. Bitartean, 4.DBH-ko ikasleek Landaren erretratua margotu dute eszenatokian.