XXXV. Gastronomia Erakusketa Euskaldarrak Elkartean

Bertan parte hartuko dutenak ezin dira sukaldari profesionalak izan, eta janaria elkartean bertan prestatuko beharko dute parte-hartzaileek.

Ezkerretik eskuinera: Carlos González (epaimahaia), Manu Otegi (Gastronomia Erakusketaren burua), Eugenio Olaizola (Euskaldarrak Elkarteko presidentea) eta Jon Bergara (Euskaldarrak Elkarteko diruzaina).

Errenteria-Oreretako Gastronomia Erakusketa bueltan da. Atzo arratsaldean egin zuten XXXV. edizioaren aurkezpena Euskaldarrak elkartean. Aurten hilaren 16tik 19ra eta 23tik 26ra ospatu dute, bi egunetan 18:30ean hasi eta 20:30ean amaituko dutela. Lau sari egongo dira jokoan: Lehenengo postua lortzen duenak Mikelazulo saria jasoko du; bigarrena, aldiz, Errenteriako Udaleko saria. Hirugarren eta laugarren postua eskuratzen dutenek Leku Zaharra Tabernako eta Aralar Tabernako sariak eskuratuko dituzte, hurrenez hurren. 

Azken edizioko arauak mantentzen direla jakinarazi zuten antolatzaileek atzoko ekitaldian. Parte-hartzaileek ezin dute sukaldari profesionalak izan, eta elkartean prestatu beharko dituzte euren platerak. Itxiera ekitaldia Euskaldarrak elkartean izango da hilaren 28an, 21:00etan. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.