Elizalde Eguna ospatuko dute igandean

Iganderako askotariko ekintzak antolatu dituzte, haur zein haien gurasoei bideratutakoak. 10:30ean hasiko dute festa eguna.

elizalde eguna

Elizalde Eguna ospatuko dute igandean bertako langile, ikasle eta haien gurasoek . Askotariko ekintzak antolatu dituzte, haur zein helduei begirakoak.

10:30ean hasiko dute eguna, 4. DBHko ikasleen ibilbidearen argazkien erakusketa batekin. 4.C gelan jarriko dute. 12:00etan aldiz, bi urteko ikasleei ongi etorria egingo diete, eta DBH 4koei aldiz, agurra.

Egun osoan zehar kantina irekita egongo dela aurreratu dute, eta goxokiak egongo direla etxeko txikienentzat. 13:00etan txikiek sabelak beteko dituzte, eta ondoren, 14:00etan, helduek bazkaria egingo dute.

Goiz eta arratsalderako ekintza ugari antolatu dituzte: diana, haur krosa, ate irekiak, gimnasia modernoa, euskal dantzak, jolasak, dantzaldia… Ez da aspertzeko tarterik egongo.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.