Zonalde gatazkatsuetan argazkilaritza ulertzeko filma Niessenen

'Koudelka. Disparando en Tierra Santa' filma ostegunean, hilak 19, emitituko dute Niessenen, 19:30ean.

Filmaren azala.

Ozzinemak doako proiekzioa eskainiko du ostegunean, hilak 19, Niessenen. Gatazka eremuetan argazkilaritza garaikidea ulertzeko funtsezko figura baten lanari buruz doa filma. Josef Koudelka argazkilariarekin batera Israel eta Palestina herrialdeetara bidaiatuko dute Koudelka. Disparando en Tierra Santa filmaren ikusleek.

Filma Niessen Aretoetan ikusi ahalko da ostegunean 19:30ean. Gonbidapenak lortzeko hiru modu izango dira: Batetik, Lekuona Fabrikan; bestetik, Niessen Kulturguneko leihatilan saioa hasi baino ordubete lehenago, eta azkenik hemen klik eginez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.